Kant : zeru izartsua eta lege morala
Sudupe Martija, Jon
Editorial: Euskal Herriko Unibertsitatea
Ubicación en la feria: Barrenkale 017-019
18 €
Año: 2024
ISBN: 978-84-9082-831-1
Colección: Filosofia Saila
Euskarria: Liburua
Descripción
Kantek erabateko iraulketa eragin zuen arazo filosofikoen ulerkuntzan. «Kritizismoak» —jakintzaren zein moralaren oinarriei buruzko gogoeta kritikoak— aldi berri bati eman zion hasiera filosofiaren historian. Kantek ezagutza zientifikoaren mugak ezarri zituen, alde batetik, eta etika modernoa eraiki zuen, bestetik. Zientzian eta politikan bezala, filosofian ere iraultzak gertatu ohi dira. Subjektuaren alderdi aktiboa nabarmenduz, iraultza bikoitza gauzatu zuen Kantek: iraultza teorikoa ezagutzaren alorrean eta iraultza praktikoa moralarenean. Königsbergeko filosofoak gizon-emakumeen bizimodua hobetzen duen zientziari zion atxikimendua adierazten du zeru izartsuarekiko miresmenak. Lege moralak, berriz, gizatiarrago, libreago eta solidarioago bihurtzen gaitu.