Dendako bilatzaile aurreratua

Jakin 256/257 : gizarte berrikuntza pentsamendu sistemikotik

Zenbait egile

Argitaletxea: Jakin Fundazioa

23 €


Urtea: 2023
ISBN: 0211/495X
Euskarria: Aldizkaria
Deskripzioa
Bizi dugun krisi sistemikoaren aurrean (krisi klimatikoa, gerrak eta gatazkak, natur baliabideen urritzea, bloke geopolitikoen tentsioaren areagotzea, globalizazio prozesuaren inboluzioa, migrazio fluxuetako hildakoak…), erantzunak ere sistemikoa izan behar du. Eta, jakina, erantzun sistemikoek pentsamendu sistemikoa izan behar dute iturburu. Mondragon Unibertsitateko Humanitate Digital Globalaren graduko kideekin batera osatutako zenbaki monografiko honetan, 2021ean UniverCity-UniberZiutatea nazioarteko mintegian aurkeztutako hamaika ekarpen bildu ditu 256-257. zenbaki bikoitzak. «Gizartearen irakurketa sistemiko eta eraldatzailean diharduten antolakundeen esperientziak partekatzea» izan zen jardunaldiaren helburua, hala Euskal Herrian dihardutenen bitartez, nola mundu zabalean dihardutenen aldetik.Ohi bezala, Egunen gurpilean saileko artikuluek eta kontrazalak osatu dute zenbakia.


Antzeko produktua

Zerbitzuan 78
Aldizkaria

6€

Zerbitzuan 79
Aldizkaria

6€

Jakin 254
Aldizkaria

14€

Jakin 255
Aldizkaria

14€

Jakin 256/257
Aldizkaria

23€

Jakin 258
Aldizkaria

14€