www.durangokoazoka.eus web-orri hau IFK G48113153 eta LARRASOLOETA KALEA 3- 48200 DURANGO (BIZKAIA) egoitza fiskala dituen GEREDIAGA ELKARTEA-ren jabetza da.
Kontratazio Baldintza Orokorrek arautzen dute GEREDIAGA ELKARTEA-ren eta erabiltzaile edo bezeroaren arteko urruneko salmenta, lege-xedapenekin bat etorriz.
Web-orriaren xedea, liburuak, diskoak eta Durangoko Azokako araudian barne dauden beste argitalpenak saltzeko eskaintzea eta horien publizitatea egitea da.
Atarian erosketa egin ahal izateko, produktu bakoitzaren fitxan EROSI botoia sakatu beharko da eta kontratazio-baldintza orokor guztiak onartzen dituela adierazten du. Horren ondoren, erabiltzailea GEREDIAGA ELKARTEAren Bezeroa izango da baldintza orokor hauetan zehazten den bezala.
Kontratuaren iraupena produktua entregatzeko uneari lotuta dago, uko egiteko eskubidearen kalterik gabe.
Erabiltzaile edo bezero gisa, berariaz adierazten du ezagutu, ulertu eta onartzen dituela erabilera-baldintzak eta kontratazio-baldintza orokor hauek. Halaber, GEREDIAGA ELKARTEA-ren webguneetan sartzeko eta horien bidez kontratatzeko behar diren gaitasun juridikoa eta jardutekoa dituela ere adierazten du.
Gure denda elektronikoan eskainitako produktuek argazki bat eta bere ezaugarri nagusiak dituzte. Produktu guztiek eurotan adierazten dute prezioa eta gehituta dute Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ).
Deskribapena eta zehaztapen guztiak fabrikatzailearengandik lortutako informazioa da.
Erosketa-prozesua amaitutakoan, bezeroak posta elektronikoz jasoko du berrespena. Ezinbestekoa da erosketa-prozesuan erabiltzaileak posta elektroniko baliagarri bat eta harremanetarako telefono mugikorra adieraztea. Eskaera amaitu eta 24 ordu igaro baino lehen berrespenik jaso ez baduzu, jarri harremanetan GEREDIAGA ELKARTEA-rekin bezeroaren arretarako 946818066 telefonoan edo durangokoazoka.denda@gmail.com posta elektronikoaren bidez.
Era berean, eskaera bidaltzeko prest dagoenean, Durangoko Azokak beste komunikazio bat bidaliko du. Momentu horretatik aurrera, garraio enpresa (Correos Express) izango da bezeroarekin harremanetan jarriko dena eskaeraren jarraipena egiteko. Garraio enpresa izango da, Gerediaga Elkartearekin batera, bezeroaren datuen trataeraren erantzule eta eskaeraren entrega kudeatzeko besterik ez ditu erabiliko. Era berean, hartutako datu pertsonalak bere kontrolpean eta zaintzapean gordetzeko eta hirugarrenei inola ere ez jakinarazteko konpromisoa hartzen du.
Bezeroak, eskaeraren kopia baieztapen mezu elektronikoan jasoko du. Legezko faktura behar izan ezkero, gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikoan eskatu beharko du.
Euskal Herrira (Iparraldea barne) eta Penintsulara bakarrik egingo dira bidalketak.
50€-tik gorako gastua
Entrega Euskal Herrian: Abenduaren 9an banaketa hasi eta astebeteren buruan, abenduaren 15erako. Bidalketa gastua 4€.
Ipar Euskal Herriaren kasuan banaketa posta-zerbitzu arruntaren bidez egingo denez, atzerapenak izan daitezke.
Entrega Penintsulan: Abenduaren 9an banaketa hasi eta astebeteren buruan, abenduaren 15erako. Bidalketa gastua 5€.
Bezeroak kreditu-txartelaz ordaindu ahal izango du eskaeraren zenbatekoa.
VISA edo MASTERCARD
Datu pertsonalak edo bankuko datuak transmititzea eskatzen duten eragiketa guztiak ingurune seguru bat erabiliz egiten dira, SSL (Secure Sockets Layer) segurtasun-teknologia estandarrean oinarritutako zerbitzaria erabiliz. Bidaltzen diguzun informazio guztia zifratuta joaten da sarean. Halaber, zure kreditu-txartelaren datuak bankuko web-orrian sartzen dira zuzenean, STan (Bankuko Saltokiko Terminalean) eta ez dira sartzen edo erregistratzen GEREDIAGA ELKARTEA-ren zerbitzari batean.
VISA edo MASTERCARD txartelarekin ordaintzean beti eskatuko dira honako datu hauek: txartelaren zenbakia, iraungitze-data, eta VISA edo MASTERCARD txartelaren atzealdean letra etzanaz inprimatutako zenbakiaren azken hiru zifrekin bat datorren Balidazio Kodea. Horrela, berme gehiago eskainiko dira transakzioaren segurtasunerako.
Erosleak hamabost egun naturaleko epea izango du atzera egiteko, bezeroak produktua jasotzen duen egunetik. Atzera egiteko eskubidea modu hauetako batean gauzatu beharko da: 946818066 telefonora deituta jakinaraziz edo durangokoazoka.denda@gmail.com helbide elektronikora itzulketa-inprimakia bidalita.
Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren testu bategina aldatzen duen martxoaren 27ko 3/2014 Legeko 103. artikuluak xedatutakoaren arabera, kontsumitzailearen zehaztapenen arabera eratutako zerbitzu- edo ondasun-horniduren edo argi eta garbi pertsonalizatuen edo, beraien izaeragatik, itzuli ezin diren edo bizkor hondatu edo iraungi daitezkeen kasuan, ez dago uko egiteko aukerarik.
ITZULKETA
DURANGOKO AZOKA-ko denda eta zerbitzuen behin-behinekotasuna dela eta, Gerediaga Elkarteak ezin du erositako produktua birjartzeko edo aldatzeko konpromezua hartu; beraz, erosketa ezestekotan, dirua itzuli egingo da.
Nolanahi ere, itzuli beharreko produktuek egoera onean egon behar dute, erabili gabe eta jatorrizko enbalajean, prezintoak eta guzti. Horregatik, garraioan arazorik izan ez dadin, paketea ondo babestuta eta zigilatuta doala ziurtatu behar da.
Itzulketa egiteko itzuli beharrekoa entregatu zen helbidean jasoko du Correos Express-ek, aurretik bezeroarekin harremanetan jarrita. Lehenengo, baina, bete online itzulketa-inprimakia.
ORDAINKETA ITZULTZEA
Itzulitakoa jasotzen dugunean, bere egoera aztertuko dugu. Artikuluak, osagaiak, osagarriak, sustapeneko opariak eta dokumentazioa osorik eta baldintza onetan daudela egiaztatzen dugunean itzuliko dugu ordaindutako dirua, 30 egun naturaleko epean.
ITZULKETAREN ARRAZOIAK
Bezeroak itzulketaren arrazoiak adierazi beharko ditu igorri beharreko itzulketa-inprimakian.
Produktua ez bada itzuli kaltetuta iritsi zelako, akastuna zelako edo okerra zelako, ez ditugu bidalketa-gastuak edo itzulketa-gastuak itzuliko, eta bezeroaren kontura izan beharko dira. Produktuaren zenbatekoa baino ez diogu itzuliko.
Aitzitik, produktua ez bada egokia edo egoera onean ez badago eta egoera txarrean egotea bezeroak eragin ez badu, honek produktua itzultzeko eskubidea izango du, bezeroarentzako kosturik gabe (Produktuaren zenbatekoa eta bidalketa-gastuak itzuliko dira). Gerediaga Elkartea-ri jakinaraziz, honek itzulketa-gastuak bere gain hartuko ditu eta eskaeraren jasotzea eta garraiatzeaz arduratuko dena.
Halaber, GEREDIAGA ELKARTEA-k eskumena du bere webgunearen eta edukien erabilera bidegabeagatik edo baldintza hauek ez betetzeagatik egokiak iruditzen zaizkion ekintza zibil edo penalak aurkezteko.
Erabiltzailearen eta emailearen arteko harremana Espainiako lurraldean indarrean dagoen eta aplikatu behar den araudiaren arabera arautuko da. Desadostasunen bat sortzen bada, alderdiek arbitrajepean jar ditzakete beraien arteko gatazkak edo jurisdikzio arruntera jo dezakete gaiaren inguruko jurisdikzio eta eskumenari buruzko arauak betez.