2021/09/06
56. Durangoko Azokako izen-ematea gaur zabaldu da. Kulturaren plazan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile nahiz autoekoizleek irailaren 19ra bitartean dute horretarako epea eta durangokoazoka.eus webgunetik egin dezakete eskaera.
Abenduaren 3tik 8ra ospatuko den edizio berri hau erronkaz beterik dator. Aurrez-aurreko Azoka baten aldeko apustua egingo du Gerediaga Elkarteak, Landakon erakusmahaiak jarriz, bisitariak gonbidatuz eta urteroko sortzaile eta kulturzaleen arteko harremanak berreskuratuz, beti ere momentuko osasun neurrietara egokituz eta segurtasuna bermatuz.
Baina horrez gain, iazko online salmentaren arrakasta ikusita, eta aforoa mugatua izan beharko denaren jakitun, online dendari ere eustea erabaki dute, parte-hartzaileei salmentarako aukera gehiago eskainiz eta bertaratu ezin diren kulturzaleei ere erosketa ahalbidetuz. Beraz, aurten erakusmahaia alokatzen duten eragile guztiek, modu presentzial eta digitalean hartuko dute parte Durangoko Azokan
Azokako ARAUDIA eta TARIFAK izena eman aurretik kontsultatu ditzakezu
Izena emateko egin KLIK