MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK 

Zein da Durangoko Azokako ordutegia?

Goizeko 10:30etatik arratsaldeko 20:00ak arte. Azken egunean, baina, 18:00etan itxiko da.

Nolakoa da azokarako sarbidea?

Azokara eta antolatzen diren ekintzetara sarbidea DOAINIK da. Kasu berezietan, izen-ematea edo lekuen erreserba aktibatzen da, beti ere aldez aurretik iragarrita.

Txakurrik sartu daiteke azokan?

Landakogunean animaliak ez daude baimenduta, azpiegiturak berak duen araudian jasota dago debekua.

Zein da egitaraua eta non egiten dira ekintzak?

Kultura adierazpenen araberako espazioak egokitzen dira Landakogunean, inguruan eta Durangon zehar. 

Elkartegia, Plateruena, Zugaza zinema, San Agustin Kultur Gunea, Arte eta Historia Museoa, Bartolome Ertzilla Musika Eskola, Bixenta Mogel herri biblioteca izaten dira kokagune nagusiak. 

Ze zerbitzu EZ dituzu azoka barruan aurkituko?

Kutxaizaina, kafetegia edota kontsigna. 

Ba al dago azokako informazioa eskuratzeko puntu fisikorik?

Informazio puntu nagusia egoten da azoka barruan, normalean Landakogunearen erdigunean.

Azoka aurretik eta ostetik, Gerediaga Elkartearen egoitza da informazio gunea.

Lehen egunean azoka publiko orokorrera irekita dago?

Bai. Ikasle Goiza antolatzen dugu, tailer eta ekintza ezberdinekin. Baina, Landakogunera sarbidea librea da (10:30etik 20:00etara).

Ze argitalpen mota aurkitu ditzaket?

Euskarazko lanak, euskaratik itzulitakoak edo euskal gaiekin zerikusia duten argitalpenenak. 

Liburuak, diskoak, aldizkariak, agendak, egutegiak, jolasak, …

Egileak sinatzen egoten dira?

Bai, sinaduren data, ordua eta kokalekua azokako webgunean argitaratzen da. Ohikoena da egileak liburua salgai izaten den erakusmahaian sinatzen egotea eurak aukeratutako egun eta ordutegian.

Nola hurbildu naiteke azokara?

Antolakuntzaren gomendioa garraio publikoa erabiltzea da. Hala ere, autobus bereziak izaten dira Landakogunera hurbiltzeko autopista irteera ondoko industriagunetik, 20 minutuko joan-etorrian, azoka zabalik dagoen egunetan.

Azokaz gain, Durangon izaten da beste kultur eskaintzarik?

Artisauen azokak, eta kultur elkarte ezberdinek antolatzen dituzten ekintzak ere izaten dira urtero.