2024/11/13
Ez da atzo goizeko kontua euskal kultur transmisioaren kezka. Nork, nori eta zer transmititu. Nola? Belaunaldi artekoa da kultur transmisioa, baina zenbat norabide ditu? Noren ardura da eta zer egin dezakegu kulturaren transmisioa bermatzeko?
Galdera horien eta gehiagoren bueltan aritu dira atal honetako hiru gonbidatuak. BeƱat Rodrigo, Kiliki Frexko, musikari iruindarra Chill Mafia taldeko abeslaria eta taldeko aurpegi ezagunenetakoa da. Iratxe Retolaza donostiarrak ikerketa eta hezkuntza uztartu izan ditu. UEUko kidea da eta azken urteetan, besteak beste, kultur transmisioaren gaiak presentzia handia izan du bere jardunean. Kike Amonarriz soziolinguista eta dibulgatzaile tolosarra. Euskararen eta euskal kulturaren transmisioaren aldeko hainbat proiektutan ikus dezakegu. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren.
BaDA!bil bideo-podcasta Hiru Damatxok ekoitzi du EITB Podkasterako, Durangoko Azokarekin elkarlanean.