BaDA!bil 2x03: Nola biziraun dezakegu euskal kultur sokuntzan?

2024/11/19

Bizitzea eta irautea ez dira gauza bera. Bizirautea egoteko modu bat da, baldintza bat, akaso, patua ere izan daiteke. Euskal kultur sorkuntzan nola biziraun daiteke? Nola bizirauten dugu eta nola bizirauten dute euskal sortzaileek? Galdera hauen eta gehiagoren bueltan aritu dira atal honetako hiru gonbidatuak.

Itxaro Borda idazle baionarra da. Ibilbide luzea du Bordak: eleberriak, nobelak, olerki bildumak, saiakerak eta bi disko liburu ere grabatu ditu. Gotzon Barandiaran kultur munduan hamaika lanetan aritu izan da, eta dabil. Literaturan egindako lanaz gain, musikaren arloarekin ere harreman handia du idazle larrabetzuarrak. Olatz Salvador musikari eta kantautore donostiarra da. Urteak igaro dira Salvador oholtza gainera lehen aldiz igo zenetik. 2024ko Udazkenean argitaratu du "Zainak eman", bere azken lana. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren.