2024/12/12
BaDA!bil bideopodcastak zuzeneko atala izan du Durangoko Azokaren 59. edizioarekin bat etorriz eta bigarren denboraldiari amaiera jartzeko. Hiru sortzaile gonbidatu ditugu aurreko ataletan sortu diren galderen bueltan solasteko.
Amancay Gaztañaga Zestoarra. Urteak dira oholtza gainean dabilela. Momentu honetan "Renata" lanaren sormen prozesuan dabil eta aurtengo Azokara "Martin Martina" trilogiaren lehen bi liburuak ekarri ditu. Beñat Sarasola donostiarra, literaturaren bueltan ibiltzen da kultur kritikari, itzultzaile, editore edota idazle lanetan. Bere bigarren eleberria argitaratu du 2024an: "Coca-cola bat zurekin". Idoia Asurmendi aramaioarrarentzat ere ez da lehenengo Azoka. 2021ean aurkeztu zuen bere lehenengo diskoa eta 2024an atera du "De amar y desandar" diskoa. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren. BaDA!bil bideo-podcasta Hiru Damatxok ekoitzi du EITB Podkastentzat, Durangoko Azokarekin elkarlanean.