2023/12/08
Atzo iluntzean Durangoko Azokan gizon batek emakume bat jazarri zuela jakin genuen antolatzaileok. Horren aurrean, hurrengoa adierazi nahi dugu:
Babesa eta elkartasun osoa azaldu gura dizkiogu jazarpena izan zuen emakumeari, baita haren ingurukoei ere. Beharrezko baliabideak emakumearen eskura jartzeko prest gaude.
Durangoko Azokatik argi utzi nahi dugu ez dugula emakumeen aurkako inolako erasorik onartzen, ez kulturaren plaza honetan ez inon. Ez dago lekurik emakumeen eskubideak urratzen dituztenentzat.
Aurrera begira, Durangoko Azoka espazio segurua izateko lanean jarraituko dugu.