Durangoko Azokan parte hartzeko izen-ematea irailaren 1etik 30era bitartean egingo da

2025/07/28

Durangoko Azokan parte hartzeko izen-ematea irailaren 1etik 30era bitartean egingo da

Urtero bezala, aurten ere Durangoko Azokan parte hartzeko izen-ematea irailaren 1etik 30era bitartean egingo da. Epealdi horretan izango duzue Durangoko Azokako stand-ak eskatzeko aukera.


Abuztuan Gerediaga Elkartea itxita egongo da, beraz, ez dugu arreta emango hilabete horretan. Hala ere, irailaren 1etik aurrera gure bulegoan edo telefonoz jar zaitezkete gurekin harremanetan, edozein zalantza argitzeko edo informazio osagarria jasotzeko. Azokan parte hartu nahi izanez gero, aukera duzue gure intranetean erregistratzeko, modu horretan, azokako araudia, izen-emate epeak, maiz egiten diren galderak eta tarifen informazio osoa eskuragarri izango duzue.
 

Harremanetan jartzeko:

  •  gerediaga@durangokoazoka.eus
  •  946 81 80 06

Eskerrik asko zuen arretagatik. Gogotsu ari gara lanean aurtengo Azoka prestatzen!