- Rock, pop eta folk doinuak nagusi dira 56. Durangoko Azokako Spotify zerrendan.
- Ibilbide luzeko musikariak eta musika-talde hasiberriak topa daitezke zerrenda honetan. Astez aste eguneratzen joango da, nobedade berriekin.
Hilabete baino ez da falta Durangoko Azokako 56. edizioa hasteko, eta euskal kulturaren plazak edizio honetako Spotify zerrenda argitaratu du gaur. Musikazaleek Euskal Herriko musikagintzaren azken nobedadeak topatuko dituzte bertan: 40 abestiz osatutako musika-zerrenda hau astero eguneratuko da, euskal musikari eta taldeek euren azken nobedadeak Spotifyn argitaratzen doazen heinean.
Azken urteetan bezalaxe, aniztasuna da zerrenda honen ezaugarri nagusia: musikari ezagunak, hasiberriak, kantautoreak, aspaldiko abestien bertsioak, euren lehenengo diskoa kaleratu duten musikari gazteak, urtero Azokan hutsik egiten ez dutenak...
Ohikoa den bezala, pop-rock doinuak dira nagusi Spotify zerrenda honetan: Audience, Insomnia, Sueder, Nax Agirre, Addar, Rolan Garces & Bandatze, Ezpalak, Etxekalte eta Habi... Bereziki oparoa izan da aurten bakarlarien uzta, lan berriekin helduko baitira Jabier Muguruza, Iker Lauroba, Maite Larburu, Rafa Rueda, Mikel Urdangarin, Eneritz Furyak, Olatz Salvador (Rozalenekin batera egindako abestia), Petti, Serge, Bixente Martinez, Mikel Moreno Kauta taldearen abeslari ohiaren proiektu berria...
Folk doinuak ere ez dira faltako musika-zerrenda honetan. Horren adibide dira Amak, IƱaki Palacios, McOnak eta Gorka Sarriegiren arteko lankidetza, Jabi Patxon, Kherau, Kalakanek eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak elkarrekin kaleratutako lana eta abar. Musika-estilo guztiek izango dute lekua Azokan: flamenkoa Kilimak taldearen bidez, Anita Parkerren funk doinu dantzagarriak, Arri!-ren musika elektronikoa, Bengo, Nikotina eta Duplaren rap doinuak edota poema-liburu batentzat sortutako abestia, Hedoi Etxarteren eskutik.
Urtero bezala, aspaldiko abestien moldaketak ere izango ditugu Azokan. Jon Maiak eta Asier Etxeandiak Gozategiren "Nirekin" abestiaren bertsioa egin dute; Zetak taldeak "Zein ederra izan den" diskoaren reedizioa egingo du; Txomin Artolaren "Aberriaren Mugak" abestiaren moldaketa ere izango dugu...
Durangoko Azokan ume eta familientzat hamaika sormen-lan izaten ditugu urtero, eta horren islada ere bada Spotifyko zerrenda. Bertan topa ditzakegu Ene Kantak taldeak edota Kantu Kolorek kaleratutako azken lanak, edota Irrien Lagunaketik zabaldu duten "Mundu berri bat guztiontzat" proiektua. Azkenik, musika klasikoa gustoko dutenek ere German Ormazabal eta Garikoitz Mendizabalen "Metamorfosia" lanaz gozatu ahal izango dute.
56. Durangoko Azokako zerrenda honetan 40 abesti agertzen badira ere, hurrengo asteetan hainbat musika-taldeen single berriak gehituko dira, besteak beste, Huntza, Skakeitan, Nahiak Nahi, Bastardix, STR, Dientes de Luna, Maren eta abar.