2025/11/04
"Nor" eta "zer" guztiek behar dute "non" bat; espazio bat, gune bat. Euskarazko kulturak ere ezinbesteko ditu topalekuak, baina ditugun apurrak korrontearen kontra ari dira, logika ekonomikoak guztia irensten duen garai honetan. BaDA!bilen hirugarren denboraldia hasteko eskaintza kulturala izaera komunitariotik lantzen duten hiru espazio ezagutuko ditugu atal honetan. IƱaki Sagardoy Iruindarra da, Laba proiektua hezur-mamitzen aritu da burubelarri. Irakaslea eta musikaria da, besteak beste. Bilboko Bira Kulturguneko kide da, berriz, Oihana Bartra bertsolaria eta irakaslea. Diru publikoaren iturria itxi badiete ere, Bilboko euskaldunen topaleku izaten jarraitzeko borrokan ari dira. Hirukotea ixteko Izar Mendiguren kazetari eta bertsolari laudioarra. Aiaraldea ekintzen faktorian ari da, haien leloak dioenez, eraldaketa soziala euskaratik eta euskaraz egiten. Eta anabasaren gidari eta bidelaguna, Amets Aranguren.
Ekoizpena Hiru damatxok egin du EITB Mediarentzat.