2025/11/11
Euskal kulturaren erakusleiho erraldoia izanik, Durangoko Azokaren bokazio nagusienetako bat kultur sorkuntza zein zaletasuna hauspotzea eta sortzaile, bitartekari eta herritarren arteko zubi lanak eraikitzea da. Helburu horrekin abiatu zen 2020an ZuNonHanDA! ekimena eta, helburu horretan sakontzeko asmoz, aurten, Durangoko Azoka baino lehenago antolatzea erabaki da, bertan egiten diren liburu aurkezpenek are ikusgarritasun gehiago izan dezaten.
ZuNonHanDA! egitasmoari esker, Euskal Herri osoko 19 dendatan, Durangoko Azokan eskuragarri egongo diren liburu berrien aurkezpenak egingo dira. Aurkezpen horiek formatu askotarikoak izango dira eta idazlea beti egongo da presente.
Nobedadeak 67 libutu saltokietan
Horrekin batera, 60. Durangoko Azokan plazaratutako nobedadeen sortak Euskal Herri osoko 67 liburu saltokitan izango dira eskuragarri. Beraz, datorren astetik hasita, Durangoko Azoka ibiltaria izango da eta hartzaileen herrietara zuzenean helduko da.
Ekimen honen asmoa ez da soilik Durangoko Azokaren oihartzuna Euskal Herri osora zabaltzea; liburu saltokiek urte osoan zehar egiten duten lana aitortzea ere bada xedea. Horregatik, Durangoko Azoka Kulturaren Jaialdia den heinean, Durangoko Azokan batuko den indarra Euskal Herriko dendatara barreiatuko da.
ARABA
Idazlea: Julene Gatzagaetxebarria
Izenburua: Etengabeko (ber)eraikuntzan
Hizlariak: Julene Gatzagaetxebarria eta Alex Martínez Carpio musikaria.
Aurkezpen mota: Errezitaldi musikatua.
Eguna: Azaroaren 19a
Ordua: 19.00
Saltokia: Zuloa Irudia (Gasteiz)
Idazlea: Edu Zelaieta eta Txabi Arnal
Izenburua: Alepoko zazpi pediatrak
Hizlariak: Edu Zelaieta, Txabi Arnal eta Karla Fdz. de Gamboa Vazquez (EHU)
Aurkezpen mota: Solasaldia
Eguna: Azaroaren 26a
Ordua: 18.30
Saltokia: Elkar San Prudencio (Gasteiz)
BIZKAIA
Idazlea: Iñigo Mtz. Peña
Izenburua: Ezinezkoaren alde
Hizlariak: Iñigo Mtz. Peña, Aiala Garabieta eta Maitane Nerekan
Aurkezpen mota: Mahaingurua
Eguna: Azaroaren 29a
Ordua: 12.00
Saltokia: Casal Liburudenda (Getxo)
Idazlea: Leire Salaberria
Izenburua: Sagu bildumagilea
Aurkezpen mota: Liburu aurkezpena eta tailerra
Eguna: Azaroaren 29a
Ordua: 12.00
Saltokia: Arteka Liburudenda (Durango)
Idazlea: Markos Zapiain
Izenburua: Ni, laiko
Hizlariak: Markos Zapiain eta Zize Gil
Aurkezpen mota: Solasaldia
Eguna: Azaroaren 27a
Ordua: 19.00
Saltokia: Zirika! Herri Gunea (Bilbo)
Idazlea: Unai Elorriaga
Izenburua: Andrakas jaunaren bizarrak
Hizlariak: Unai Elorriaga eta Alex Orbe (ilustrazailea)
Aurkezpen mota: Aurkezpen ilustratua
Eguna: Azaroaren 29a
Ordua: 12.00
Saltokia: Ametsak (Bilbo)
Idazlea: Alaine Agirre
Izenburua: Euri eta ateri
Hizlariak: Alaine Agirre eta Ibon Egaña
Aurkezpen mota: Solasaldia
Eguna: Azaroaren 17a
Ordua: 18.30
Saltokia: Deustuko Liburudenda (Bilbo)
Idazlea: Ane Elgezabal
Izenburua: Haizearen erpeak
Hizlariak: Ane Elgezabal eta Rebeka Mendoza
Aurkezpen mota: Solasaldia
Eguna: Azaroaren 21a
Ordua: 18.30
Saltokia: Deustuko Liburudenda (Bilbo)
Idazlea: Uxue Alberdi
Izenburua: Esne-berriketan
Hizlariak: Uxue Alberdi eta Miren Amuriza
Aurkezpen mota: Irakurraldia
Eguna: Abenduaren 1a
Ordua: 19.00
Saltokia: Hitz Liburudenda (Durango)
Idazlea: Josu Goikoetxea
Izenburua: Lakioa
Hizlariak: Josu Goikoetxea eta Fermin Etxegoien
Aurkezpen mota: Solasaldia
Eguna: Abenduaren 3a
Ordua: 18.30
Saltokia: Elkar Poza (Bilbo)
Idazlea: Jakoba Errekondo
Izenburua: Ilargia eta landareak 2026
Hizlariak: Jakoba Errekondo
Aurkezpen mota: Hitzaldia
Eguna: Azaroaren 18a
Ordua: 18.30
Saltokia: Elkar Poza (Bilbo)
Idazlea: Leire Ugadi
Izenburua: Simulakro bat
Hizlariak: Leire Ugadi eta Alicia Calvo musikaria
Aurkezpen mota: Errezitaldi musikatua
Eguna: Azaroaren 24a
Ordua: 18.00
Saltokia: Minerva Liburudenda (Barakaldo)
Idazlea: Irati Bediaga
Izenburua: Rara
Hizlariak: Irati Bediaga eta Jon Gomez Garai
Aurkezpen mota: Solasaldia
Eguna: Azaroaren 28a
Ordua: 18.30
Saltokia: Sorgin Liburuak (Sestao)
GIPUZKOA
Idazlea: Urtzi Leonet
Izenburua: Itzalen dama eta Patxi Bakallu. Lanbroetako zalduna
Hizlariak: Urtzi Leonet, Aitor Azurki eta Iñaki Holdago ilustratzailea
Aurkezpen mota: Aurkezpen ilustratua
Eguna: Abenduaren 1a
Ordua: 19.00
Saltokia: Casa del Libro (Donostia)
Idazlea: Maitena Illarrramendi
Izenburua: Kateriñe
Hizlariak: Maitena Illarramendi eta Iñigo Sarasola
Aurkezpen mota: Aurkezpen ilustratua
Eguna: Abenduaren 2a
Ordua: 18.30
Saltokia: Pitxintxu (Elgoibar)
Idazlea: Amancay Gaztañaga
Izenburua: Martin Martina eta gauekoak
Hizlariak: Amancay Gaztañaga eta Antxiñe Mendizabal
Aurkezpen mota: Aurkezpen ilustratua
Eguna: Abenduaren 4a
Ordua: 18.00
Saltokia: Adarabar (Eibar)
Idazlea: Aitor Oñate
Izenburua: Lohizulo
Hizlariak: Aitor Oñate eta Iñigo Roque
Aurkezpen mota: Solasaldia
Eguna: Azaroaren 18a
Ordua: 18.30
Saltokia: Elkar Fermin Calbeton (Donostia)
Idazlea: Eneko Azedo
Izenburua: Iraileko zazpi egun
Hizlariak: Eneko Azedo eta Eneko Sanchez
Aurkezpen mota: Solasaldia
Eguna: Azaroaren 29a
Ordua: 18.30
Saltokia: Elkar Fermin Calbeton (Donostia)
NAFARROA
Idazlea: Iban Garro
Izenburua: Euri beroak
Hizlariak: Iban Garro eta Olatz Rojo musikaria
Aurkezpen mota: Errezitaldi musikatua
Eguna: Azaroaren 21a
Ordua: 19.00
Saltokia: Ino Liburudenda (Lizarra)
Idazlea: Balu
Izenburua: Gu da gure guda
Hizlariak: Balu eta Jon Maia
Aurkezpen mota: Solasaldia
Eguna: Azaroaren 25a
Ordua: 18.30
Saltokia: Txalaparta (Iruñea)
Idazlea: Ainhoa Urien
Izenburua: Ehun zaldi trostan
Hizlariak: Ainhoa Urien eta Rakel Pardo
Aurkezpen mota: Solasaldia
Eguna: Abenduaren 2a
Ordua: 19.00
Saltokia: Elkar Comedias (Iruñea)
IPARRALDEA
Idazlea: Jone Bordato
Izenburua: Erroen izerdia
Hizlariak: Jone Bordato eta Matilda Legardieniere
Aurkezpen mota: Solasaldia
Eguna: Azaroaren 25a
Ordua: 18.30
Saltokia: Menta Liburudenda (Ortzaize)