Berrio-Otxoa eta Pagasarribide ikastetxeen lanak izan dira sarituak PortaDA! erronkan

2024/12/05

Berrio-Otxoa eta Pagasarribide ikastetxeen lanak izan dira sarituak PortaDA! erronkan

Euskal Herriko 30 ikastetxek Durangoko Azokaren PortaDA! lehiaketan parte hartu dute, guztira 366 lan aurkeztuz. Euskal disko edo liburu baten azala erabilita, argazki berri bat sortzeko erronka izan dute, eta aurkezturiko lanek ikasleen sormen gaitasun handia egiaztatu dute.

Jolaserako aukera eskaintzeaz gainera, sariak ere jokoan egon dira bi mailatan banatuta: LH eta DBH-Batxilergoa. Epaimahaiak gaur eman du jakitera sariketaren emaitza: Pagasarribide eta Berrio-Otxoa ikastetxeetako irudiak izan dira garaile. Ondorioz, ikastetxe horietara zenbait musikari joango dira emanaldiak eskaintzera, Musikariak Eskoletan ekimenaren eskutik. 

PortaDA! erronkaren bidez, ikasleek euskal kultura hartu eta ematea izan da helburua.