2024/10/17
Sorkuntza prozesu berezia garatu dute aurtengo kartela egiteko. Geruzak eta koloreak gehitzen joan ahala, pieza bera ere forma hartzen joan da. Gero, emaitza kartelean integratu dute. Udatxo eta Balu artistek sormen prozesu horren inguruko azalpenak eman dituzte Landakon eginiko aurkezpenean.