DA! PRO

Sortzaileei eta programatzaileei zuzendutako topaketak

Euskal sortzaileei eta programatzaileei zuzendutako egitarau berezia da honakoa.

Euskaraz jarduten duten sortzaileak eta ekitaldiak programatu behar dizaten duten kultur zein euskara teknikari, liburutegietako dinamizatzaile edota jai antolatzaileak elkar ezagutu eta elkarren berri izateko helburuarekin egituratu dugu.

Guztietan parte hartzea doakoa da, baina aurretik izena eman behar da.

Sortzaileen eta programatzaileen arteko lan saioetan aukeraketa bat egingo da, jasotzen diren proposamen guztientzako lekurik ez badago.

Topaketak

Aurrez aurreko bi topaketa izango dira, eta biak abenduaren 5ean, goizez, izango dira.

Familia ikuskizunen aurkezpen laburrak Durangoko Bizenta Mogel bibliotekan egingo dira.

Musikarien proposamen aurkezpenak, Durangoko San Agustin Kultur Gunean egingo dira.

Sortzaileen katalogoa

Aurrez aurreko topaketetarako izena eman, baina leku faltagatik kanpoan geratu diren sortzaileen datuekin katalogo bat diseinatuko da aurten. Izena ematen duten programatzaileen eskura jarriko da azoka amaitutakoan mezu elektroniko bidez.

Topaketetarako izena ematea eta bakoitzari buruzko informazio zehatzagoa  orri honetan daukazu, bakoitzari egokitutako atalean.