DA! PRO Haurrentzako Ikuskizunak
Haur eta gazteentzako euskarazko ikuskizunak sortzen zein programatzen dituztenen arteko topaketa da. Sortzaileei plazak errezteko helburua du ekimenak, baita euskarazko ikuskizunak programatu nahi dituztenei aukeren berri ematea ere.
Eguna eta lekua:
61. Durangoko Azoka aurreko astean, azaroaren 24an, goizeko 9:00etatik 14:00etara. Durangoko Bizenta Mogel bibliotekan (Komentukalea Kalea, 8. Durango).
Nori zuzendua:
Haien jarduera profesionala edo amateurra haurrentzako ikuskizun, tailer edota ekintzetan burutzen duten eta fakturatzeko ahalmena duten sortzaileentzat.
Ekimenaren helburuak:
- Euskaraz familia ikuskizunak, ekintzak, tailerrak sortzen dutenei aukera ematea euren proiektuak Euskal Herriko programatzaileei aurkezteko.
- Programatzaileek (liburutegi, areto pribatu zein publiko, jaialdi antolatzaile, udal teknikari…) aukera izatea bertatik bertara familia giroko ikuskizun, tailer, ekintzen sortzaileak ezagutu eta proposamenak jasotzeko.
Epeak
- Sortzaileek, irailaren 14tik urriaren 5era arte izango dute izen-ematea zabalik.
- Programatzaileen izen-ematea urriaren 19tik azaroaren 23ra izango da.
Topaketaren formatua:
Aukeratutako proiektuen ordezkariek 15 minututan egingo dituzte bere proposamenen aurkezpenak eta gero programatzaileen galderak erantzuteko 5 minutu izango dituzte, balegoz.
Aurkezpenak euskaraz egingo dira.
Aukeratzeko irizpideak:
Durangoko liburutegia, Berbaro Elkartea eta Durangoko Azokako ordezkaritzak osatutako lan batzorde batek aukeratuko ditu proiektuak. Batzordeak honako alderdi hauek izango ditu kontuan aukeraketa bat egin beharra egon ezkero.
- Euskarazko proiektua izatea
- Disziplina ezberdinak uztartzea
- Zabalkunderako aukerak, formatu txikikoak hobetsiz.
- Durangoko azokan salgai dagoen produktu baten oinarritutakoa
- Nerabeei edota 3 urtetik gorako umeei zuzendutakoa den
- Originaltasuna