Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak abian jarri duten SORMEN BEKA DA egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da.
2025ean, KOMIKI PROIEKTU bat sarituko da.
- Jatorrizko sormen lana izan behar da.
- Hitzak dituen sormen-lana bada, euskaraz izan behar da.
- Ezingo da erabili adimen artifizialeko softwarea sortzeko prozesuan.
- Lanaren gutxieneko luzera 46 orritakoa izan beharko da (aukeratutako proposamenari dagokio)
- Sorkuntza lana bera eta emaitza nola plazaratuko den jaso beharko dira proposamenean.
Norentzat:
- Sortzaile berrientzat: (gehienez bi lan izan behar ditu argitaratuta bakarka, edo bat ere ez)
- 18 urtetik gora.
- Banaka zein taldeka
* Oinarrietan kontsultatu zehatzago
Bekaren zenbatekoa:
- 15.000€
- Sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emango zaio eta lehiaketa bidez aukeratuko da.
Epea
- 2025ko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, itxiko da lanak aurkezteko epea.
Aurkezpen modua
Aurkeztu beharreko dokumentzioa (ereduak webgunean deskargatu)
- Eskaera formularioa
- Sortzailearen edo sortzaileen curriculuma/k
- Proiektuaren memoria (motibazioa, deskribapena...)
- Aitortzen dokumentazioa (originaltasuna, beste dirulaguntza deialdi batzuk, datuen babeserako legea)
- Proiektuaren azalpena: Sormen lana egiteko motibazioa eta laburpena.
- Komiki lanen laginak:
- Komiki lanaren sinopsia eta argumentuaren garapena
- Pertsonaia nagusien diseinua
- Lanaren erakusgarri izango den ilustrazioen lagina: marraztutako eta amaitutako 6 orrialde
Balorazio irizpideak:
- Proiektuaren kalitatea
- Gaitasun berritzailea eta originaltasuna
- Proiektuaren hedatze ahalmena
- Aurrez aurreko proiektuaren defentsa
Ebazpen prozedura:
Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu. Hauek proiektuaren defentsa egin beharko dute epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketaren ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen berri 60. Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emango da. Urtebeteko epea izango du irabazleak lana burutu eta 2026eko Durangoko Azokan (61.DA!) aurkezteko.
Zalantzak: