10. Durangoko Azoka

21 partaide egon ziren azokan, eta 100 nobedade aurkeztu zituzten. Hamargarren edizioa arrakastatsua izan zela nabarmendu zuten garaiko kronikek.

Eskualdeko eta kanpoko dantzari taldeak ekarri zituzten festara; musikariak ere berdin. Aipagarrienak: Leon Bilbao, Txilibrin, Artze anaiak, Xeberri, Maite Idirin, Bittor Egurrola, Ez dok Amairu... Bertsolariak ere bai: Areitio, Amuriza, Azpillaga, Lopategi, Mugartegi, Sardui eta abar.

Gerediaga Sariak banatu ziren. Euskarazko libururik onena Saioka 2ri eta 3ri eman zioten (Iker taldea), Erdarazko libururik onena Le matin basque liburuari (Pierre Narbaitz), eta sari berezia eskuizkribuen edizioari Gutunliburua lanak eraman zuen (Arabako Foru Aldundiko Kultura batzordea). Gainera, accesitak banatu ziren euskarazko eta erdarazko lanentzat arlo hauetan: literaturan (prosan nahiz bertsoan), ikerketan, saiakeran eta pedagogian. Abel Muniategi, Enrike Knörr, Mikel Laboak osatu zuten epaimahaia.

Ediziorako kartela Gerediagak ekoitzi zuen.

1975 copia