14. Durangoko Azoka

380 liburu eta 36 disko berri argitaratu ziren 1979ko azokan. Durangoko Ibaizabal herri-aldizkariak argitaratu zuen Azokako katalogoa. 1980tik aurrera Gerediaga Elkarteak hartu zuen lan horren ardura.

Koldo MItxelenak egin zuen sarrera-hitzaldia. Ekitaldi aipagarriak: dokumental-proiekzioak (Navarra. Las cuatro estaciones, besteak beste) eta “Euskara irakaskuntzan” izeneko mahai-ingurua. Punto y Hora aldizkariko kronikaren arabera, azokaren eragina handitzen zihoala eakutsi zuen edizioak.

Jose Enrike Urrutia Capeau margolariak egin zuen urte hartako kartel iragarlea.

1979ko nobedadeen katalogoa
1979 003