40. Durangoko Azoka

Edizioko gai nagusia zentsura izan zen, eta hainbat hitzaldi eta mahai-inguru antolatu ziren gai horren inguruan; besteak beste, Joan Mari Torrealdai, Xabi Paia eta Fermin Muguruzaren eskutik.

Argizaiola Saria Gotzon Garate idazle, irakasle eta hizkuntzalariari eskaini zion Gerediagak.

Gerediaga elkarteak eta Durangoko Azokak lau hamarkada bete zituzten 2005ean. durangokoazoka.com webgunea ipini zuten martxan, eta horri esker informazioak uneoro eguneratzen hasi ziren. Besteak beste, kronikak eta argazkiak sareratzen.

Ediziorako kartela Txelu Angoitia argazkilariak sortu zuen, zirkuaren ukitu bat emanez.

DSC_0019 (Copy)