50. Durangoko Azoka

50 urteetako ekarpena eskertzeko asmoz, Argzaiola saria Gerediagaren eta azokaren sortzaileek jaso zuten. Horrez gainera, ibilbidearen historia liburu batean jaso zuten Joseba Sarrionandiak, Jesus Mari Arruabarrenak eta Txelu Angoitiak.

Gunez gune egitarau betea eskaini zuen azokak, 5 egunez 250 ekitaldi hain zuzen. Plateruena kafe antzokian, esaterako, gauez kontzertu jendetsuak egon ziren: Esne Beltza, Iheskide, Bidehuts gaua, Olatz Zugazti eta Korrontzi. Saguganbaran 12 ipuin kontaketa eta 19 aurkezpen egin ziren. Szenatokian, Zirko anabasa ekimenarekin Euskal Herriko zirko eszena ezagutu ahal izan genuen. Kabia guneak espazio fisiko berria estreinatu zuen, domo geodesiko baten barnean egon baitzen.

Irudigintzari dagokionez, Jose Luis Zumeta margolariak sortu zuen edizio berezi horretarako irudia. "Azokak gero eta indar gehiago dauka, gero eta hobeto antolatzen da, gero eta oihartzun zabalagoa du... Berezia izan da niretzat lan hau egitea", adierazi zuen Zumetak aurkezpenean. Bestalde, DA! irudi-marka ere estreinatu zuen ekimenak.

22872415934_12e5d62f2e_c