58. Durangoko Azoka
58. Durangoko Azokak aniztasuna eta gaztetasuna erakutsi zituen. Inoiz baino jarduera gehiago izan ziren gazteek sortuak eta gazteentzat.
Gainera, Durangoko Azokaren bueltan BaDAbil izeneko bideopodcasta sortu zen, EITBren lankidetzari esker. Kulturaren ertzak jorratzeko saioak eskaintzen ditu orduz geroztik, Euskal Herriko sortzaileak tertuliara gonbidatuz.
Ihintza Iriarte Apezetxea, Miren Bereziartua Lonbide eta Uxue Bereziartua Lonbidek osaturiko Marramiau kolektiboak irabazi zuen Sormen Beka, eta horri esker 'Argizagi, zubiak adiskidetasunerantz' animazio seriea ekoitzi zuten.
Fantasia DA! lema irudikatzeko, Ximon Agirrek hiru dimentsioko irudi sakona sortu zuen, errealitate birtualean landua. 3Dko mundu hori errealitate birtualaren bidez modelatu egin zuen. Kartelaren ideia nagusia mundu propio bat sortzea izan zen, azokaren elementuak pertsonaia fantastikoekin uztartuz.