60. Durangoko Azoka

Edizio borobil horretara nobedadeekin heldu zen azoka: Atartea eta Berbagailua gune berriak estreinatu zituen, eta gaueko eskaintza ere berreskuratu zuen. 

Siadecok ikerketa soziologikoaren emaitzak aurkeztu zituen. Sortzaileen %86rentzat oso edo nahiko garrantzitsua da azoka, eragileen %87k ontzat jo dute, eta bisitarien %97k oso ontzat. 

Antolakuntzak Izaskun Ellakuriaga lankidea gogoratu zuen inaugurazio ekitaldian. Hogei bat urtez bertako komunikazio arduraduna izandakoa 2025eko uztailean hil zen. Gainera, Joxe Azurmendi pentsalariaren omenez ekitaldia burutu zen Jakin fundazioarekin batera.

Bestalde, abenduaren 7an ordu erdiko geldialdia eta elkarretaratzea egin zuen azokak, Palestinako herriaren genozodioa salatzeko.

Ediziorako irudia Iratxe Reparazek sortu zuen.

Szenatokia 1