8. Durangoko Azoka

23 saltoki egon ziren Andra Mariko elizpean, 1500 liburu eta 300 disko eskaintzeko. Berrikuntza: ikastetxeetarako eta ikastoletarako liburu pedagogikoari stand berezia eskaini zitzaion.

Sarrera-hitzaldia egiten hasi ziren. Urte hartan Nikolas Alzola “Bitaño”k egin zuen.

Nobedadeen katalogoa azkenengoz argitaratu zuten tarte baterako (1980an berriro hasi ziren argitaratzen).

Kartel iragarlea Gerediagak ekoitzi zuen.

Dokumentua: 1973ko egitaraua
azoka andramarin 2, 197...