Pipistrelo txikia

Jaione Gutierrez

Gaur egun, Perez sagutxoa iristen da hego Euskal Herriko etxe askotara, umeei esne-hortzen bat eroriz gero. Orain dela urte batzuk arte, ordea, saguzarrari eskaintzen zitzaion eroritako hortza, teilatura botata. Ohitura hori gogora ekarri nahian, lehen hortza erori zaion Aiekoren istorioa kontatzen du Pipistrelo txikiak. Irakurleak liburu bat izango du esku artean, baina baita Euskal Herriko ohituren transmisiorako katebegi bat ere. Ipuina entzun eta ikusteaz gain, gaiaz hitz egiteko eta hainbat materialekin jolasteko aukera ere izango da.

Mota
Liburu aurkezpena
Eguna:
2026/12/05
Ordua:
11:15 - 11:45
Gunea:
Elkartegia
Pipistrelo txikia