TOKI: Euskaraz sortu. Euskaraz jolastu.
TOKI Kultur Elkartea
Euskaraz sortu. Euskaraz jolastu. TOKI Kultur Elkarteak euskarazko mahai- eta karta-jokoak sortzen ditu, jolasa, euskara eta euskal kultura uztartuz. Tailer honetan gure bi joko ezagutzeko eta probatzeko aukera izango duzue: LATXA (+6), Euskal Herriko artzaintzan eta Latxa ardietan oinarritutako karta-jokoa, eta 1901 AZKEN BALEA (+10), euskal baleazaleen munduan girotutako estrategia eta elkarlaneko jokoa. Haur, gazte eta helduentzako tailerrak, euskaraz jolastu, sortu eta elkarrekin une atsegin bat partekatzeko.
- Mota
- Tailerra
- Eguna:
- 2026/12/06
- Ordua:
- 16:00 - 17:30
- Gunea:
- Elkartegia