Mimuk
Dorleta Kortazar, Alaia Martin eta Udane Ansa
Alergiadun ume baten sentipenak kontatzen dituen ipuina da Mimuk. Bere ezintasunak besteengandik ezberdin sentiarazten du eta horrek bakardade intimo bat dakarkio. Baina bere lagunei esker besteak bezain ezberdin sentituko da aurki. Sakontasuna eta umorea uztartzen dituen mimozko pieza da. Dorleta Kortazarrek kontatuko du ipuina, eta gaiaz hitz egiteko eta egileak ezagutzeko aukera izango dute hurbiltzen direnek.
- Mota
- Liburu aurkezpena
- Eguna:
- 2026/12/07
- Ordua:
- 12:30 - 13:00
- Gunea:
- Elkartegia