Musikazuzenean
Hamaika TB
Musika eszenaren egoera gaur egun Nola dago gaur egun musika eszena? Zein erronka eta aukera ditu musikaren sektoreak, eta nola ari da aldatzen gure inguruko eszena? Podcast puntual honetan, gaur egungo musika eszenaren errealitatea aztertuko dugu: artisten eta sortzaileen egoera, zuzenekoen panorama, profesionalizazioa, espazio eta baliabideen beharra, publikoaren ohiturak eta musikaren kontsumoan gertatzen ari diren aldaketak. Hausnarketarako eta elkarrizketarako tartea izango da, musika eszenaren oraina ulertu eta etorkizuneko erronkei begiratzeko.
- Mota
- Bideopodcasta
- Eguna:
- 2026/12/07
- Ordua:
- 18:00 - 19:00
- Gunea:
- Madalenako Ermita