Errautsezko zaldia

Bor Bor Antzerki Konpainia

Errautsezko zaldi bat badoa trostan, oroimena, oinazea eta itxaropena zeharkatuz. Oihartzun bat da, oraindik dardaraz dagoen herri baten oihartzuna, Gernikako herriarena. 1937ko apirilaren 26an, bonbardaketa batek ia biztanleriaren erdia hil zuen. Gernika isilik geratu zen, suntsituta. Plataforma txiki bat, hiru interprete bere gainean eta hiru objektu, gaur egun oraindik ere entzun dezakegun oihartzun hori gogora ekartzeko.

Mota
Antzerkia
Eguna:
2026/12/06
Ordua:
16:00 - 16:30
Gunea:
San Agustin Kultur Gunea
Errautsezko zaldia