Rudolf eta Auskalo
Garrasi eta Eszenika Naz
"Rudolf eta Auskalo lehen zita baterako prest daude. Bi bufoi, maitasuna aurkitzeko eta, batez ere, maitatuak izateko prest. Telebistako zita-programa batean elkartuko dira lehen aldiz, kameren eta ikusleen begiradapean. Bakoitzak bere bertuteak, ahuleziak eta trikimailuak erakutsiko ditu, besteak aukeratu dezan. Baina hitzorduak aurrera egin ahala, maitasunaren eta boterearen arteko joko bat hasiko da. Clowna, bufoia, antzerki fisikoa eta umorea erabiliz, intimitatearen, desiraren eta boterearen mekanismoak azaleratuko dira. Zenbat emateko prest gaude maitatuak izateko?"
- Mota
- Antzerkia
- Eguna:
- 2026/12/07
- Ordua:
- 11:30 - 12:00
- Gunea:
- San Agustin Kultur Gunea