Ez Dot Amaitu
Disko aurkezpena
AMORANTE Iban Urizar (Elgoibar 1975) musikariaren proiektua da Amorante. 2014tik hemen dabil emanaldiak ematen eta musika sortzen. Herritik ateratzen den musika helduleku gisa erabiltzen du. Amoranteren musika herritik, errotik eta erraietatik sortzen da. Tradizioa traizio bihurtzen modu garaikidean erakutsiz, euskaraz abesten du koplari zaharren gogoetak aldarrikatuz, elektronikaz busti dezake aspaldi ahaztutako hitzak gogoratzeko. Bere musikaren jatorria urrun dago, baina egungo haizea darabil buruan, eztarrian eta ezpainetan.
- Eguna:
- 2026/12/04
- Ordua:
- 20:20 - 20:50
- Gunea:
- Plateruena