Kai NakaiMaitia

Disko aurkezpena

Maitia bere fase guztietatik igarotzen den maitasun istorio batez mintzo da: lehen maitasuna, maitasun toxikoa, norberaren maitasuna, maitemintzea eta maitasun on eta osasuntsua. Ekoizpena, mix eta masterra Kolonbiako The Big Sound konpainiaren esku egon da eta letrak Gasteizko Eli Zalduak egin ditu. Kantu gehienen artean, euskarazko reggaetoi abestiak aurki ditzakegu, baina batzuek harritu egin gaitzakete. Albumaren formatu fisikoari dagokionez, kasetean aterako dugu, baina hemen dator berritasuna. Ez da kasete normala izango, kasete interaktiboa baizik. Kasetea mugikorrera hurbiltzen duzunean, jakinarazpen bat egingo duzu, MAITIA diskoa zure mugikorrean entzuteko. Uste izan dugu gaur egun ia ez ditugula formatu hauek erabiltzen, kasetea zein diskoa. Beraz, kasete hau bildumagile pieza bihurtu nahi izan dugu, eta bere artea Aravecia arte zuzendari eta diseinatzaile grafikoarekin batera landu dugu. Kaseteari bi mila urtetako look indartsua eman diogu eta gaur egungo teknologiara hurbildu nahi izan dugu, hain eskura dugun mugikorrean entzun dezakegularik. Kasetea abenduaren 3an egongo da salgai Durangoko Azokan, Kai Nakairen standean. Aste honetan zehar, diskoa primizian entzuteko aukera izango dute erosleek, eta abenduaren 10ean plataforma digital guztietan egongo da eskuragarri.

Abenduak 5

19:10 - 19:40

Ahotsenea – Plateruena

Ikusi