Andoni Beristain. Amaia Garcíarekin hizketan

Euskal Irudigileen elkartea

Andoni Beristain diseinatzaile, argazkilari eta arte zuzendariak sortu du Durangoko Azokaren 61. edizioko iruditeria. Proposamena bi ideiatatik abiatu da: euskal kulturaren aberastasunetik eta sorkuntza analogikoaren balioa aldarrikatzetik. Zumarragan jaioa, 18 urterekin Bartzelonara joan zen diseinu grafikoa ikastera. Ikasketetan argazkigintza deskubritu zuen, eta, pixkanaka, bere ibilbide profesionala eraikitzen joan zen. Duela bost urte Donostiara etorri zen bizitzera, eta ordutik bere estudioan egiten du lan.

Mota
Solasaldia
Eguna:
2026/12/05
Ordua:
12:30 - 13:30
Gunea:
Durangoko Museoa
Andoni Beristain. Amaia Garcíarekin hizketan