TriggerPoliedro Vol.I

Disko aurkezpena

Poliedroa aurpegi kopuru finitoz osatutako gorputz geometriko bezala definitu daiteke. Hala identifikatzen dugu biolontxeloa, eta zergaitik ez, baita gure gorputza ere. Baina zer gertatzen da irudimena martxan jarri eta bi gorputz hauek deformatzen baldin baditugu? Eman ahal diezaiokegu batari zein besteari bestelako forma batzuk?Forma berriak sortzeko beharrezkoa tresnak eskura izatea, eta baita tresneria hau modu egoki baten erabiltzeko jakintzak izatea. Ideia hori du abiapuntutzat POLIEDRO Vol.I lanak, munduan zehar biolontxeloa ulertzeko dauden ikuskera berriak ikertu, Euskal Herrira ekarri eta interprete berriak sortzeko hain zuzen ere. POLIEDRO Vol.I osatzen duten 19 obra hautatu batzuk interpretatuko dira, bakarka zein taldean. Trio formatuan (Albotiko Bista) interpretatuko diren obratarako Quico Pugès eta Jokin Garmendia txelisten laguntza izango du Eñaut Zubizarreta TRIGGER-ek, eta Goitiko Bista-ko obratarako aldiz, Amaiur Luluaga dantzari garaikidearena.

Abenduak 6

11:00 - 11:30

Ahotsenea – Plateruena

Ikusi