UR_Haatik

Ur MeheaIurre Aranburu

Film emanaldia

Iraupena: 20´

UR, Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat da. Urumea ertzean bizi zen baserritar familia baten kontakizunek bultzatutako dantza pieza bat. Haien aitortzek hunkitu, alaitu liluratu eta haserretu gaituzte. Horregatik, jasotako informazioa bildu eta ibilbide oparoa duen idazle batengana jo genuen, Koldo Izagirrengana hain zuzen. Berak, kontakizun guztiekin, fikziozko gidoi bat sortu du eta Pascal Gaigneren musika, Aiert Beobideren koreografia eta Olatz Beobideren zuzendaritza artistikoarekin, UR jaio da; propio sortutako musika, zuzeneko hitza eta dantza uztartzen dituena. UR - Dokumentala Kalerako prestatutako dantza lanaren sorkuntzaren motibazioa iturriak agertzeko eta prozesuan zehar eman diren pausoak azaltzeko prestatutako ikus-entzunezko pieza bat da. Bertan, Joxe ta Juani Martuteneko baserritar familiaren bizitzara gerturatuko gara eta haien ezjabetzeak, gizakiak garapen ekonomikoaren aitzakiarekin natur baliabideak suntsitzeko beharraz hausnartu, eta dantza piezaren sorkuntza prozesuaren xehetasunak, gertutik ezagutzeko aukera emango du.

Abenduak 6

13:30 - 14:15

Irudienea – Zugaza