HibaiTT VIII -IX

Disko aurkezpena

“TripTics VIII-IX” disko berria, Hibai Etxebarriak musikarekiko, kulturarekiko, Ahotsenarekiko eta Durangoko Azokarekiko duen konpromezuaren ezaugarri bezala ulertu daiteke. 5 disko – 5 urte. 5 Azoka jarraian abesti berriez osaturiko lan luzeak publikatzen eta zuzenean Ahotsenean aurkezten. Baina Hibairen ibilbide musikala diskoetan baino triptikoetan (hiru abestiko sortetan) ulertu behar da. Disko honetan bere azken bi triptikoak aurkituko dituzue. Beti bezain eklektikoak estilo aldetik. 40 musikarik parte hartu dute elkarlan honen grabazio prozesuan. Besteak beste: Jon Gurrutxaga, Mikel Markez, Aitor Etxebarria, Xabi Aburruzaga…

Abenduak 6

14:30 - 15:00

Ahotsenea – Plateruena

Ikusi