Aterpe hori

INDIGØ

INDIGØ Lapurdi eta Baxenafarroko musikariek osatutako pop-rock taldea da, euskarazko sorkuntza garaikidea ardatz duena. Taldea Eneko, Julen, Allande eta Mathieu-k osatzen dute, eta hasieratik argi izan dute emozioan, kantuan eta zuzeneko indarrean oinarritutako proiektu sendo bat eraikitzea zela helburua. Duela bi urte hasi zen Indigo lanean, pixkanaka bere soinua eta diskurtsoa lantzen. Pop-rockaren baitan kokatzen den arren, taldearen proposamenak badu berezko nortasuna: melodia landuak, testu zuzen eta sentikorrak, eta giro intimoa zein indartsua uztartzeko gaitasuna.

Mota
Disko aurkezpena
Eguna:
2026/12/08
Ordua:
15:40 - 16:10
Gunea:
Plateruena
Aterpe hori