Iker Martinez eta zaldi herrenakHegaldiak

Disko aurkezpena

Iker Martinez de Zuazo (Latzen, Potemkin, Amonal, Lenao) musikari oñatiarrak gidatzen du “Iker Martinez eta zaldi herrenak” proiektua. "Hegaldiak" izeneko hirugarren disko honetan, lehen aldiz Zaldi herrenak taldearekin elkarlanean jorratu ditu kantuak Ikerrek: berak sortutako melodia eta hitzak, oraingo honetan, taldearekin bat egin eta lokalean denen artean ondu dituzte; eta, estudioan, denek batera jotzen grabatu. Aurreko diskoetako kantu eta kontu goibelak indarra galduz joan dira, kantu alaiagoei tokia emanaz. Soinu akustiko eta organikoetatik asko urrundu gabe, Zaldi herrenek azal elektrikoagoa eman diete Ikerren kantuei, soinu biziago eta trinkoagoa lortuz. Abesti itsaskorrak dira, leun egiten dutenak aurrera, airean hegan joango balira bezala. Hortik dator diskoaren azala bera ere: Iker eta Zaldi herrenak dira, eguzkia zeharkatuz, leunki eta aske, diskoa osatzen duten hamar “hegaldietan”.

Abenduak 6

15:40 - 16:10

Ahotsenea – Plateruena

Ikusi