KlakGazte

Gazteok sare-sozialetan eta euskaraz sortuko dugu. Zergatik ez?KLAK Gazte Ahotsa

Mahaingurua

Instagram, Tik-Tok, Twitch, podkastak, bideoak, argazkiak, kantuak, filmak, serieak... Mundu berri bat ireki zaigu parean, eta barruraino sartu gara. Inertziak bertara garamatza, baina aldi berean inertzia hori ez dugu “gure” egiten. Nork eta nola sortzen du mundu digitalean? Euskarak zer leku du? Bertatik bertara sortzen da gaur egun, gaurkoa kultura digitala da hein batean. Eta bertatik kanpo dabilenak, bere burua hiltzera kondenatzen du?

Meloia ikaragarri handia da, baina ez dugu gerorako utziko erantzuna. Gaur eta orain da erronkari eusteko garaia, berandu izan aurretik. Sareetan, euskaraz eta gaztetasunetik dabil lanean KLAK. Gazte sorkuntzatik ere hitz egingo dugu lehen eskutik eta baita perspektiba zabaletik ere, Klaketaren bueltan.

 HIZLARIAK:

Aintzane Ariztegi (KLAK), Jon Mikel Azpiazu (musikaria eta Klaketako kidea) eta Maddi Kintana (aurkezlea).

Abenduak 6

16:30 - 17:30

Talaia – Musika Eskola