Mikel Urdangarin IrastorzaSimone de Beauvoir, norbanakoa eta burujabetza

Solasaldia

Zein da Simone de Beauvoirren subjektu eredua? Zenbateraino birsortzen eta pitzatzen du kontratu sozialak mahai gainean jarritako norbanako buru-jabea? Zehazki, zein puntutan birsortzen du eta zeinetan pitzatzen du? Arrakala horiek probestuz, nola sakondu da gerora? Nola planteatu da sexu, genero eta klaseen arteko harreman korapilatsua? Egungo eztabaida eta erronkei helduz, denon bizitzak bizigarri izan daitezen, Euskal Herritik nola birpentsa ditzakegu norbanakoa eta burujabetza? Beauvoirren norbanako eta burujabetza eredutik abiatuta, gaur egun esku artean ditugun funtsezko hainbat eztabaida, ildo, korronte eta auzi azaleratzen zaizkigu.

Abenduak 6

16:30 - 17:00

Ahotsenea – Landako

Ikusi