Ainarak

AinarakRitxi Lizartza, Juan San Martin

Film emanaldia

Iraupena: 75´

Iraganera egindako bidaia honek balioa eman nahi dio Zaraitzu, Erronkari, Echo... haranetako ehunka emakumek merezi duten tokiari. Izan ere, Pirinioak zeharkatzen zituzten Mauleko (Zuberoa) herria helburu. Inguruko espartin fabriketan lan egiteko bidaiatzen zuten, eta ia mende batez aritu ziren horretan. Ehunka emakume, baita neskatilak ere, 12 urterekin beren familiak eta herriak uzten zituztenak, egunean hamasei ordu lanean eman eta franko batzuk irabazteko. Urriaren 7an ekiten zioten bideari, eta urte erdia igaro arte ez ziren itzultzen. Udaberriko elurteak amaitu arte, alegia. Bidaiaren denbora-ezaugarri horien eta guztiek arropa beltzak janztearen hautuak, AINARA gisa ezagutuak izan daitezen eragin du. Anne Etchegoyenen eskutik, ainarak nortzuk izan ziren deskubritzera eramango duen ibilbidea egingo du ikusleak. XIX. mende amaierako eta XX. mendeko lehen hereneko bi Europa oso ezberdin batzen zituen bidea.

Abenduak 6

17:00 - 18:30

Irudienea – Zugaza