Jon ArretxeDortokaren begirada

Solasaldia

Touré sasi detektibe ezagunaren 8. alea. Bilboko San Frantzisko izan zitekeen, baina Madrilgo Lavapiés auzoa da. Bertako apartamentu batean bizi da bakar-bakarrik Toure, Nafar Pirinioetako herrixka batean eta Parisen ihesi ibili ondoren. Frantziako hiriburuan lapurtutako harribitxi batzuk ezkutatu ditu Retiro parkean, toki segurua delakoan, baina norbaitek ostu ditu. Ezkutalekuan, bitxiak ordezkatuz, dortoka bat utzi dute lapurrek, inskripzio misteriotsu batekin. Hori da Tourek duen arrasto bakarra, eta hortik tiraka saiatuko da altxorra berreskuratzen.

Abenduak 6

17:00 - 17:30

Ahotsenea – Landako

Ikusi