IheskideTinko gurean

Disko aurkezpena

Hiruzpau urte lozorroan igaro eta gero, indarberrituta itzultzen da iheskide. Formazio aldaketa alde batetik, laukote izatetik hirukote izatera igarota eta danborrak astintzearen ardura kide berri baten gain jausi arren, esentziak berbera izaten jarraitzen du, rocka zainetan, punka izaeran eta borroka bihotzean. Hala berresten dira, Xagu, Tronpi eta Unax,  joan den apirilean argitaraturako eta beraien 6. estudioko lana den, "Tinko gurean" diskak barnebiltzen dituen 8 kantuetan zehar. Ordutik, oholtzaz-oholtza dabiltza diska berri honen aurkezpen kontzertuetan murgilduta, punkrock doinutan bustitako aldarriak lau haizetara zabalduz.

Abenduak 6

20:20 - 20:50

Ahotsenea – Plateruena

Ikusi