Amonaren Kea

Amonarenean keaDani Martiarena

Irakurketa

Oroitzapenak aldarrikatu nahi ditu liburuak. Oroitzapenetik oroitzapenera egin nahi du. Horretarako, lau bilobek txiki-txikitan amonarekin zuten igande guztietako planetik abiatuko da. Amonak lau bilobentzat kremazko eta marrubizko hostopila prestatzen zienekoa. Igande batean, amonak hostopilaren sekretua desegin eta errezeta erakutsiko die, hostopilak jarraitu dezan etxeko epelean belaunaldiz belaunaldi. Gainera, bigarren sekretu bat ere gordeta du liburuak. Sekretu honek 1936ko gerrara eramaten gaitu eta aitonarekin du zer ikusia. Izan ere, oroitzapen txikienen gainera eraikitzen da gu guztion memoria. Literaturak gure sakontasunean gordeta dagoena azalarazten du eta sekretuak ulertzeko eta onartzeko aukera ematen digu. Azken buruan, literatura haurren bizitzaren bidean sor daitezkeen gatazkak ulertu eta identifikatzeko bitartekari ezin hobea baitugu. Hau guztia helaraziko nahiko genuke Saguganbaran egin nahiko genukeen irakurtaldian.

Abenduak 8

12:00 - 12:30

Saguganbara-Elkartegia