Belarri Bero, bai esan_

Belarri bero, bai esan?Zehar kable sormen taldea

Aurkezpena

Iraupena: 105´

Zehar Kablea sormen taldea 2018an sortu genuen hiru lagunek. Websail bat egiteko ideiarekin ekin genion bideari, eta Hernaniko Udalaren 2019ko Sormen Bekaren zati bat eskuratu genuen proiektua garatzeko. Honela, gure lehengo proiektua izango zena egiten hasi ginen eta bidean batu zaizkigun guzti horiekin batera gauzatu da “Belarri Bero, bai esan?” websaila. Belarri bero telefono linea erotikoak diru arazoak ditu. Axunek, ne gozioaren nagusiak, isilpean darama afera Ines, Garazi eta Eider langileei ezer kontatu gabe. Halere, lehenago edo beranduago, mahaiaren bueltan bildu eta aurre egin beharko diote errealitateari. Zein bide aukeratuko ote dute? Sei kapituluz osatzen da Belarri bero, bai esan? websaila. Lau pro- tagonistek egunerokoan dituzten bizipen ezberdinek egituratzen dute trama nagusia. Hauek aitzakia izango dira sexualitateak erdi- gunean jarri eta umoretik lantzeko.

Abenduak 8

12:00 - 14:00

Irudienea – Zugaza