MATZ LEONARD AZALA

Jacob. Gaueko langileaMatz&Leonard Chmineau

Solasaldia

Alexandre Jacobek ezohiko bizitza izan zuen. Bere lagun taldearekin, kazetariek “Gaueko langileak” izendatu zutena, hankaz gora jarri zuen Frantzia, hamaika desjabetze eginda. Ohar umoretsuak uzten zizkieten aberatsei, eta argi utzi ez zela beren poltsikoak betetzeko, gizarte ustela eraitsi eta beharra zutenen artean banatzeko baizik. Zintzoa eta zuzena, argia eta eskuzabala, sutsua eta sentibera, Alexandre Jacobek lilura sortu izan du, lehen bezala orain, ustez Arsène Lupin pertsonaia inspiratzeraino. Gizon kementsu baten historia grafikoa da hau, munduan oihartzun egiten jarraitzen duena.

Abenduak 8

12:00 - 12:30

Ahotsenea – Landako

Ikusi