Titikornio
Irati Garmendia. Erein
Junek koskor bat nabaritu du besapean eta bizitza amildu zaio. Berari eta baita familiari ere. Babesten eta laguntzen saiatuko dira, baina bakoitzak modu desberdinean biziko du minbiziaren diagnostikoa. Ez da prozesu erraza izango; beldurra, mina, haserrea eta tristura azaleratuko dira. Nobela korala da. Ikuspuntu ezberdinetatik Juneren minbiziaren prozesu osoa biziko du irakurleak. Estilo zuzena; idazleak badaki hitzak zorrozten min emateraino, eta badaki noiz leundu, kontakizunean arnasa hartu ahal izateko. Istorio hunkigarria eta indartsua da, minbiziaren errealitate gordina islatzen duena.
- Mota
- Aurkezpena
- Eguna:
- 2026/12/05
- Ordua:
- 13:30 - 14:00
- Gunea:
- Musika Eskola