MconakBitakora

Disko aurkezpena

McOnak talde Lekittarrak bere ibilbidearen hamargarren urteurrena ospatzeko BITAKORA lan berria plazaratuko du. Lan hau hamar abestiz osatuta dago eta hainbat kolaboratzaile aurkituko ditugu bertan. Besteak beste Fermin Muguruza, Lide Hernando (Liher), Gorka Sarriegi (Sorotan Bele), Martillo (The Capaces), Steve (Far From Finished), Remen (Kaleko Urdangak), Hodei (Arkada Social), Matt Hooran (Dead Bronco), ... Oraingo honetan ere Folk&Roll Errebeldea ardatz hartua konplexu gabe murgildu dira punk, rock, ..bezelako estiloetan. Abestietan bereziki inguratzen gaituzten gai sozialak landu dira (auto)kritika zorrotza eta festa giroa uztartuz. Diskaren aurkezpenarekin batera zuzeneko bira bati hasiera emango diote.

Abenduak 6

18:00 - 18:30

Ahotsenea – Plateruena

Ikusi