Zelaiaren bila
Andoni Agirrezabala. Erein
Andoni Agirrezabalaren estiloak erabat sorgintzen du; harmonikoa da, esaldien kadentziak sortzen duen oihartzuna, liluragarria, beste mundu batekoa. Misterioa, suspensea, ikara eta umorea aurkituko ditu irakurleak nobela apokaliptiko honetan. Zelaia ere bai, akaso. Han izango du lanbro artean zain. Mende amaierako eguzkia izugarria da. Arelusko herriak bi muinoren gerizan eusten dio bizimoduari. Ez da beroa arazo larriena: eguzkiaren indarrak jendearen borondatea nahastu eta mendeko bihurtzen ditu, bizioen mende bizi diren pertsona arriskutsu.
- Mota
- Liburu aurkezpena
- Eguna:
- 2026/12/05
- Ordua:
- 16:30 - 17:00
- Gunea:
- Musika Eskola